2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BAZTAN
Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Bete gabe uztea saxofoi irakasle, musika-hizkuntzako irakasle, gitarra irakasle eta klarinete irakasleen plaza hutsak
2024ko uztailaren 18an, Baztango Udaleko alkateak 358/2024 Ebazpena eman zuen. Hona hemen ebazpen horren testu osoa:
"–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzko espedientea aztertu da. Deialdi hori 2022ko urriaren 31ko Alkatetza Ebazpenaren bidez onartu zen, eta 2022ko 219. NAOn argitaratu zen, azaroaren 7an.
–2022ko urriaren 31ko Alkatetza Ebazpenaren bidez onartutako, eta 2022ko azaroaren 7ko 219. NAOn argitaratutako aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren epaimahai kalifikatzailearen maiatzaren 21eko eta uztailaren 2ko aktak kontuan hartuta.
EBAZTEN DUT:
1. Bete gabe uztea saxofoi irakasle, musika-hizkuntzako irakasle, gitarra irakasle eta klarinete irakasleen plazak, lanpostu huts horiek betetzeko aurkeztu ziren izangaiek ez baitute egiaztatu deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak".
Baztanen, 2024ko uztailaren 18an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2411389