163. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, kultur koordinatzailearen lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Arangurengo Udalaren Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen deialdi bat onestea, oposizio-lehiaketaren bidez bete zedin kultur koordinatzailearen lanpostu huts bat (argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an); deialdi hori dagokio aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legeari (foru lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdiaren prozesua bukatu da, eta jarraikiz deialdiaren epaimahaiak egindako proposamenari, eta ikusita interesdunak aurkeztu duela aipatutako deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa.

Alkatetzaren 2024ko uztailaren 24ko 568. Ebazpenaren bidez, ebatzi da:

1.–Jarraian aipatzen den pertsona izendatzea Arangurengo Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko, puntuazio handiena lortu duen izangaia baita, eta esleitzea plantilla organikoko lanpostu huts hau:

Nora Bengochea Goya, kultur koordinatzailearen 3.1. lanpostua.

2.–Adieraztea izendatutako pertsonak esleitu zaion lanpostuaren jabetza hartu beharko duela 2024ko abuztuaren 22an, bat etorriz 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluarekin eta deialdiaren 10.4 oinarriarekin.

Data horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, izendatuak lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko.

3.–Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mutiloan, 2024ko uztailaren 24ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2411338