1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
45E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 8koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Juana Goikoetxea Zabaleta andreak Leitzako Udal Planean sustatutako aldaketa, zeinaren bidez lurzoru urbanizaezinaren kategoria aldatu nahi baita Leitzako 5. poligonoko 20. eta 220. lurzatietan.
Leitzako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Leitzako 5. poligonoko 20. eta 220. lurzatien lurzoru urbanizaezinaren kategoria aldatzea, baso-lurzoru urbanizaezin izatetik pasa dadin izatera gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, natura aldetik ustiatzeko balioa duena.
Ingurumeneko zuzendari nagusiak abuztuaren 4an emandako 766E/2022 Ebazpenaren bidez, ingurumen txosten estrategikoa eman zen, aldekoa, Leitzako Udal Plan Orokorrean, 5. poligonoko 20. eta 220. lurzatietan, aldaketa egituratzaile bat egiteari buruz, irizten baita ingurumen ukipenik eragiten ez duela. Aldaketaren sustatzailea Juana María Goikoetxea Zabaleta andrea da.
Ebazpen hori 2022ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8koan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Leitzako Udal Planaren aldaketa bat, lurzoru urbanizaezinaren kategoria aldatzeko Leitzako 5. poligonoko 20. eta 220. lurzatietan. Aldaketaren sustatzailea Juana María Goikoetxea Zabaleta andrea da.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Leitzako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 8an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2410876