1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Hirugarren izendapen proposamen osagarria.
Osasuneko kontseilariaren irailaren 10eko 195E/2021 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasun Departamentuko erakunde autonomoetarako erizainen 424 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2021eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 30ekoan, argitaratu zen). Deialdi horren 9. oinarrian xedatutakoa betez, deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak gainditu duten izangaien izenak aurkeztu ditu, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta, bai eta betekizunak beteta, gainditu dutenen artean puntuazio altuena duten eta deitutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena ere. Proposamen hori 2023ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 7an emandako 2975/2023 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, erizainen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2023ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 2koan.
Ondoren, zenbait izendapen proposamen sortu ziren, bai eta haien izendapenak ere.
Izendapen osagarriaren ondoren, izangai batzuek borondatezko eszedentzia jaso zuten, erizainaren lanpostuan eta lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan administrazio publiko honetan edo beste batean finko gisa edo aldi baterako zerbitzuak ematen ari zirelako. Izangai horiek Sabela Pardo Díaz andrea, Irene Iniesta Martínez andrea, Lucía Díaz Echalecu andrea eta Silvia García Sánchez andrea izan ziren. Gainera, María Leire Martínez Ruiz de Galarreta andreak eta Nekane Beloki Iriarte andreak uko egin zioten esleitutako lanpostuari.
Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, txanda irekian probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengo diren izangaiek beteko dituzte lanpostuak, baldin eta lanpostua hautatu badute eta eskatutako baldintzak betez gero.
Horregatik guztiagatik, bidezkoa da:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizainen 424 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzea, honako izangai hauekin:
Txanda irekia.
MADOZ LOPETEGUI, IDOIA BEATRIZ
AMATRIAIN BOLEAS, EDURNE
LÓPEZ UGARTE, ELENA
LEORZA MANGADO, RAQUEL
DE LA HUCHA ARCE, LEYRE MARÍA
MUÑOZ MORENO, JORGE
2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako pertsonak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian eskatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro orokor elektronikoaren bidez.
3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 17an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F2411044