1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
750/2024 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez ikerketa batzordeko kideak izendatzen baitira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eremu denetan, sexu-jazarpena eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta esku hartzeko protokoloaren esparruan.
Apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren bidez, laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitu zen. Geroago, abenduaren 15eko 121/2008 Foru Dekretuaren bidez eta martxoaren 9ko 11/2016 Foru Dekretuaren bidez, aipatutako foru dekretuaren testua partez aldatu zen.
9. artikuluak ezartzen du segurtasun eta osasuneko batzordeak partaidetzako organo paritarioak eta kide anitzekoak direla, eta kontsulta erregularra egin behar dutela Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek arriskuen prebentzioaren arloan egiten dituzten jarduerei buruz.
Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 39.1.b) artikuluan jasotako eskumena baliatuz, Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoaren Segurtasun eta Osasuneko Batzordeak, 2024ko ekainaren 20an egindako bileran, onespena eman zion Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren sexu-jazarpenari eta/edo sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko prebentzio eta esku-hartze protokoloari.
Protokolo horren 7. atalak ezartzen duenez, ikerketa batzordeak honako eremu hauetako bakoitzeko pertsona bat izanen du:
–Profesionalen Zuzendaritzako pertsona bat, dagokion esparrukoa.
–SPRLko psikologo bat.
–Administrazio publikoko teknikari bat (arlo juridikoa).
–Sindikatuen ordezkari bat.
–Berdintasuneko teknikari bat.
Ikerketa batzorde bakoitzak esku-hartzea behar den eremuan eginen du, sexu-jazarpeneko edo sexuan oinarritutako jazarpeneko balizko egoera helarazten duen pertsonaren atxikipena kontuan hartuta. Beraz, eremu bakoitzaren arabera Profesionalen Zuzendaritzaren ordezkaria aldatzen bada, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dauden eremuak adina ikerketa batzorde eratu ahalko dira.
Ondorioz, eremu bakoitzeko ikerketa batzordeko kideak izendatu behar dira.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Honako hauek izendatzea ikerketa batzordeko kide, sexu-jazarpena eta/edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta esku hartzeko protokoloaren esparruan, eta eremuaren arabera:
–Ignacio Iriarte Aristu jauna, titular gisa, eta José María Ayerra Lazcano jauna, ordezko gisa, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Organo Zentraletako Profesionalen Zuzendaritzan.
–Gabriel Izpura Liberal jauna, titular gisa, eta Susana Cruces Azpa andrea, ordezko gisa, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzan.
–Enrique Amoztegui Hermoso de Mendoza jauna, titular gisa, eta Eduardo Iván Ladrón Arana jauna, ordezko gisa, Osasun Mentaleko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuan.
–Carlos Suescun Sánchez jauna, titular gisa, eta María Nieves Arbeloa Pascual andrea, ordezko gisa, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzako Profesionalen Zerbitzuan.
–José Manuel García Arguiñano jauna, titular gisa, eta Yolanda Macua Martínez andrea, ordezko gisa, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuan.
–Ana Beamonte Aréjula andrea, titular gisa, eta María Jose Royo Vera andrea, ordezko gisa, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuan.
2. Eremu bakoitzeko ikerketa batzordeetako kide finko izendatzea honako hauek:
–Matilde Lahera Martín andrea, titular gisa, eta Silvia Serrano Domínguez andrea, ordezko gisa, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko psikologoak.
–Irene Martínez García andrea, titular gisa, eta Eva Estébariz Arteta andrea, ordezko gisa, Langileen eta Lan Harremanen Zuzendariordetzako administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa).
–Edurne Cortijo Huguet andrea, titular gisa, eta María Carmen Bustos Martínez andrea, ordezko gisa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak izendatutako ordezkari sindikalak.
–María Elena Lorente Armendáriz andrea, titular gisa, eta María Teresa Pérez Larumbe andrea, ordezko gisa, berdintasuneko teknikariak, erdi mailakoak.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari, Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuari, Profesionalen Garapen eta Parte-hartzerako Zerbitzuari eta Langileria Batzordeari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, bai eta ikerketa batzordeak osatzen dituztenei ere.
Iruñean, 2024ko uztailaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2410878