163. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

88E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Jesús Salvador Laguardia Hontañón jauna, Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuen 12 j) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena (estatutu horiek azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Jesús Salvador Laguardia Hontañón jauna, Zeharkako Ekintzen eta Gazteriaren Behatokiaren Ataleko burua, eta emandako zerbitzuengatik eskerrak ematea. 2024ko uztailaren 31 izanen da aipatu burutzan aritzeko azken eguna.

2 Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

4. Ebazpen hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 4an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Maria Burgaleta Encina.

Iragarkiaren kodea: F2410791