1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
216E/2024 FORU AGINDUA, uztailaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Luis Sarrato Martínez jauna Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko buruorde izendatzen duena.
2022ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 14an, argitara eman zen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretua, zeinaren bidez sortzen eta arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea.
2022ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 10ean, argitara eman zen Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 25eko 186E/2022 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatzen dituena.
Abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 6. artikuluan xedaturik dago, burutzari eta buruordetzari dagokienez, ezen behin Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko kideak izendatuta eta organo horren barne-araudiaren erregelamendua idatzita, kide horiek beren artean aukeratuko dutela nor izanen den burua eta nor buruordea, aipatu erregelamenduan ezarritako prozedurarekin bat etorriz.
Bioetika Batzordeak, 2022ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko barne-araudia. 9. artikuluak xedatzen du Batzordeak bere kideetako bat buruorde izendatuko duela. Buruordea izendatzeko, burua izendatzeko 7.1 artikuluan ezartzen den prozedura bera erabiliko da, hau da, Nafarroako Gobernuko osasun arloko departamentu eskudunaren titularrak izendatuko du buruordea, Batzordearen proposamenez.
Buruordearen agintaldia bost urtekoa izanen da, eta beste bost urterako luzatzen ahalko da, ondoz ondo eta behin bakarrik. Buruordeak burua ordeztuko du kargua hutsik geratzen bada, kanpoan badago edo eri bada, edo legezko beste zernahi arrazoi gertatzen bada, eta buruaren eginkizunak izanen ditu bere gain aldi horietan.
Araudiaren 18.3 artikuluan honako hau dago xedaturik: "Uko eginez gero edo izendapenaren indarraldia bukatzen bada, Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko buruak, buruordeak eta kideek beren postuetan jarraituko dute jardunean, ordezkoak izendatzen diren arte, dagokion Asistentziaren Etikako Batzordearen erabakiz, kasua bada".
Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeak, 2022ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, María Jorqui Azofra andrea proposatu zuen buruorde izan zedin. Halaber, 2024ko apirilaren 16an, onartu egin zuen pertsona horrek kargu horri zegokionez aurkeztu zuen dimisioa.
Horrenbestez, Batzordeak, 2024ko ekainaren 18an egin bilkuran, Luis Sarrato Martínez jauna proposatu zuen buruorde izan zedin.
Horiek horrela, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluaren arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordea sortzen eta arautzen duen abenduaren 22ko 118/2021 Foru Dekretuaren 5. eta 6. artikuluen arabera,
AGINTZEN DUT:
1. Luis Sarrato Martínez jauna izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordeko buruorde.
2. Foru agindu hau jakinaraztea Luis Sarrato Martínez jaunari eta María Jorqui Azofra andreari.
3. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Foru Komunitateko Bioetika Batzordera eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko uztailaren 15ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2410921