162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Leitzako 1. poligonoko 773. lurzatiaren kalifikazio juridikoan. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitateak, 2024ko uztailaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leitzako 1. poligonoko 773. lurzatiaren (jabari publikokoa) kalifikazio juridikoa aldatzea, Mankomunitatearen ondare-ondasun izatera pasa dadin, ondoren besterentzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, kalifikazio juridikoa aldatzeko hasierako erabakia jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitateko iragarki-taulan, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin ditzaten.

Argitaratzen da, aipatutako lege-xedapenak betez.

Leitzan, 2024ko uztailaren 30ean.–Lehendakaria, Unai Miranda Berroeta.

Iragarkiaren kodea: L2411454