162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Urbanizazio-proiektua Murugarrengo UE-MUG-8 unitatean. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2024ko uztailaren 22an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen urbanizazio-proiektu bat Murugarrengo UE-MUG-8 unitatean, Amaya Maestu Pérez de Pipaónek sustatua. Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Murugarrengo Kontzejuari zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Ez bada epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Deierrin, 2024ko uztailaren 23an.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2411270