2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Zuzeneko okupazioa, Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa eremuko SGV-2 bide sistema orokorrari atxikitako 1. poligonoko 317. lurzatian. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2024ko uztailaren 4an egindako osoko bilkura berezi eta presakoan, arauzko quorumarekin eta aho batez, jarraian ageri den erabakia hartu zuen gai-zerrendan sartutako gai honi buruz: "Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa eremuko SGV-2 bide sistema orokorrari atxikitako 1. poligonoko 317. lurzatiaren zuzeneko okupazioaren espedientea hasiera batez onesteko akordio-proposamena":
1. Zuzeneko okupazioaren espedientea hastea Atarrabiako 1. poligonoko 317. lurzatiko lurrak aurretiaz eskuratzeko. Lurzati hori SGV-2 bide sistema orokorrean integratuta dago, eta erabiliko da Atarrabiako Udal Plan Orokorreko AR-2 banaketa eremuko Espazio Libre Publikorako/Parkerako Sistema Orokorra egikaritzeko, bat etorriz "Atarrabiako 1. poligonoko 317. katastro-lurzatia zuzenean okupatzeko espedientea (Atarrabiako UPOko AR-2 banaketa eremuko "Iongraf" SGV-2 bide sistema orokorra) izeneko dokumentuarekin. Dokumentu hori eranskin gisa ageri da eta erabaki honen parte da.
2. Okupazioak eragindako titularrari, Iongraf SAri (IFZ: A20022182), dagokion aprobetxamendu subjektiboa U.0-3 unitatean gauzatuko da, AR-2 banaketa eremuaren barruan, erabaki honen II. eranskinean jasotakoaren arabera.
3. Hasiera batez onestea AR-2 banaketa eremuko SGV-2 bide sistema orokorrean sartutako lurren zuzeneko okupazioak eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta indibidualizatua (II. eranskina), erabaki honen I. eranskinean jasota dagoen bezala.
4. Adierazi behar da "Atarrabiako 1. poligonoko 317. katastro-lurzatia zuzenean okupatzeko espedientea (Atarrabiako UPOko AR-2 banaketa eremuko "Iongraf" SGV-2 bide sistema orokorra)" izeneko dokumentuaren III. eranskinean agertzen diren obren eta eraikinen balorazioa gaur egungo egoerari dagokiola. Dena den, eraispen-proiektua idatzi eta gero, Iongraf SAren instalazioa ixtearen ondoriozko jarduketak –instalazioaren ingurumen-baimenean aurreikusitakoak– gauzatzen direnean, ondasunen balorazioa egiten ahalko da. Jarduera horiek gauzatuko dira Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 11ko 340E/2017 Ebazpenaren bidez egindako baimenaren aldaketaren arabera, eta udal honek modu subsidiarioan egikarituko ditu, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 9ko 355E/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako kudeaketa-esleipenaren hitzarmenean xedatutakoaren arabera. Halaber, udal honentzat sortzen diren kalte-galeren zenbateko osoa Iongraf SA sozietateak ordainduko du.
5. Erabaki hau banan-banan jakinaraztea AR-2 banaketa eremuko titularrei eta eragindako interesdunei; eta argitara ematea ondasunen eta jabeen zerrenda horiek https://www.villava.es/eu/ udal webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta hilabeteko epea ematea iragarkia argitara ematen denetik hasita, alegazioak egin eta eskubidez komeni zaizkien dokumentuak aurkez ditzaten, hala badagokio.
6. Alegazioetarako eta horien txostenerako emandako epea amaituta, zuzeneko okupazioaren espedientea behin betiko onesteko erabakia hartuko da, eta akta eginen da Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 189.2.b) artikuluan jasotako edukiarekin.
Atarrabian, 2024ko uztailaren 17an.–Alkate udalburua, Mikel Oteiza Iza.
I. ERANSKINA.–UKITUTAKO FINKAREN DESKRIBAPENA
Atarrabiako 1/317 katastro-lurzatia, Iongraf SAren titulartasunekoa (IFZ: A20022182). Katastroaren arabera 6.085,72 m²-ko azalera du, eta iparraldean, ekialdean eta mendebaldean Errondoa kaleak eta hegoaldean Arga kaleak inguratzen dute.
FINKA ZK. | KATASTROKO DATUAK | ERREGISTROKO DATUAK | UDAL-MUGARTEA |
POLIGONOA | LURZATIA | AZALERA | LIBURUKIA | LIBURUA | ORRIA | FINKA |
00-1 | 1 | 317 | 6085,72 m² | 2848 | 39 | 117 | 2015 | ATARRABIA |
2392 | 15 | 79 | 570 |
Finka errentamenduetatik libre eta okupatu gabe dago.
II. ERANSKINA.–ONGRAF SA-ren APROBETXAMENDU SUBJEKTIBOA AITORTZEA OD-1 FINKA OKUPATZEAGATIK U.O.-3 UNITATEAN
POLIGONOA | LURZATIA | OKUPAZIOA (m²) | APROBETXAMENDU SUBJEKTIBOA (aprobetxamendu unitateak) |
1 | 317 | 6085,72 | 5.104,70 UU.AA. |
Iragarkiaren kodea: L2410977