2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Deialdia, Haur Hezkuntzako lehen zikloan eskolatze-gastuetarako dirulaguntzak emateko. Laburpena. 2023/2024 ikasturtea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 776195.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/776195).
Deialdia, Haur Hezkuntzako lehen zikloko (0-3 urte) eskolatze-gastuetarako dirulaguntzak emateko 2023-2024 ikasturtean. Laguntza hauen onuradunak izanen dira 2023-2024 ikasturtean Valtierrako Haur Eskolan matrikulatuta eta eskolatuta dauden Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak.
Valtierran, 2024ko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Manuel Resa Conde.
Iragarkiaren kodea: L2411205