162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herri-lurren desafektazioa, lurpeko goi-tentsioko linea elektriko baten eraikineko ebakuazio azpiegiturarako, "Cierzo II" eguzki-parke fotovoltaikoan. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2024ko uztailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen beherago adierazten diren lurren desafektazioa onestea EDP Renovables España SLren alde.

Alde batetik, herri-lurren 3.051 metro karratu desafektatuko dira, lurpeko zortasuna ezartzeko EDP Renovables España SLren alde, eta bestetik, Tuterako Udalaren jabari publikoko bideen beste 2.030 metro karratu desafektatuko dira, lurpeko goi-tentsioko linea elektriko baten eraikineko ebakuazio azpiegiturarako, "Cierzo II" eguzki-parke fotovoltaikotik "Castejón 400 kV" azpiestazio elektrikoraino.

Herri-lurrak:

POLIGONOA

LURZATIA

LUZERA

LURPEKO
ZORTASUNA

ALDI BATERAKO
OKUPAZIOA

ADJUDIKAZIODUNA

23

69

112

224

112

Solen Energía Valdelafuente

23

70

55

110

55

Solen Energía Valdelafuente

23

105

36

72

36

Solen Energía Valdelafuente

23

71

212

424

212

Solen Energía Valdelafuente

23

85

15

30

15

Aparicio Puyo, Jesús María

23

93

67

134

67

Aparicio Puyo, Jesús María

23

61

93

186

93

Hutsik

23

103

1

2

1

Hutsik

23

95

78

156

78

Navarro Zubeldia, José Luis

23

113

241

482

241

Roble Inversiones Renovables

23

97

615

1231

615

Roble Inversiones Renovables

Bideen ukipenak:

POLIGONOA

LURZATIA

LUZERA

LURPEKO ZORTASUNA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOA

40

91550

3

6

3

23

91820

5

10

5

23

91840

966

1.932

966

23

91900

33

66

33

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Era berean, lurpeko zortasuna EDP Renovables España SLren alde ezartzeko prozedura arautuko duen baldintza-agiria onetsi zen, "Cierzo II" eguzki-parke fotovoltaikoaren ebakuazio-linea eraikitzeko "Castejón 400 kV" azpiestazio elektrikoraino.

Desafektazioaren espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2024ko uztailaren 22an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2411287