162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, alde zaharraren barne eraberritze eta babeserako plan berezian, 234. etxe-saileko 643., 652. eta 653. lurzatietan. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen barne eraberritze eta babeserako plan berezia aldatzeko proposamenaren proiektua, zeinak eragina baitu 234. etxe-saileko 643., 652. eta 653. lurzatietan. Proiektua 2024ko apirilaren 11koa da, Alejandro Alonso Díez arkitektoak idatzi du, eta sustatzaileak Itziar Ochoa Navarro eta Cristina Martínez Mauleón dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, bai eta Tuterako Udalaren iragarki-taula elektronikoan ere, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2411185