162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Borondatezko birpartzelazio proiektua UE38 eremuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 5ean hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen UE38, AR 8B UI 11 eremuaren borondatezko birpartzelazio proiektua (33. poligonoko 79., 316., 318., 319., 320. eta 321. katastroko lurzatiak). Proiektua Cereales Pardo SAk sustatu zuen, eta deUrban Abogados enpresak idatzi, 2024ko otsailean, Udalari dagokionez, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe.

Hori guztia aditzera ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluak xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta ohartarazten da ezen ebazpen horren aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2411184