162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1147. lurzatian. Hasierako onespena

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 12an egin bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, katastroko planoko 5. poligonoko 1147. lurzatiko 2. hiri-unitatean. Haren helburua da antolamendu bolumetrikoa egitea eta altuerak zehaztea, baldin eta han kokatua dagoen eraikina handitzen bada; hori guztia, espedientean dagoen 2024ko maiatzeko dokumentuarekin bat etorriz. Pablo Arenaz Arbeak eta Inmaculada Monreal Graciak sustatu dute xehetasun-azterketa hori.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zangozan, 2024ko uztailaren 26an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2411373