2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1399. lurzatian. Hasierako onespena
Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 12an egin bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:
1. Hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, xede duena lerrokadurak eta altuerak zehaztea etxebizitzarako erabiliko den eraikin batean, katastroaren planoko 5. poligonoko 1399. lurzatian, espedientean dagoen 2024ko ekainaren 7ko agiriarekin bat. Sustatzaileak Adrián Leoz Espatolero eta Amaia Ruiz Rey dira.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zangozan, 2024ko uztailaren 26an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.
Iragarkiaren kodea: L2411372