2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Hiri-jarduketarako plan berezia, hirigune historikoan. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko uztailaren 15ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Azkoiengo hirigune historikorako, Azkoiengo Udalak berak sustatua.
Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Azkoienen, 2024ko uztailaren 18an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2411350