162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2023-2024ko ikasturtean Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan liburutegiak hornitzeko eta ikasmaterial suntsikorra erosteko dirulaguntza-deialdiaren laburpena

BDNS (identif.):776660.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/776660).

Iruñeko Udalak 2023-2024ko ikasturtean Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan liburutegiak hornitzeko eta ikasmaterial suntsikorra erosteko dirulaguntzetarako deialdia egin du, banakako ebaluazio-araubidean, Iruñeko Udalaren Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak (2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 17koan) xedatzen duenarekin bat. Argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da.

Lehena.–Deialdiaren helburua.

Dirulaguntzak emateko prozesua arautzea, Iruñeko esparruko Haur eta Lehen Hezkuntzako, Hezkuntza Bereziko eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetako eskola-liburutegiak hornitzeko eta ikasmaterial suntsikorra erosteko.

Bigarrena.–Deialdiaren xedea.

Funts bibliografikoak eta ikasmaterial suntsikorra berritzea hezkuntzaren kalitateari ekarpena egiteko.

Hirugarrena.–Diruz laguntzen ahal diren ekintzak, proiektuak, jokamoldeak eta jarduerak egiteko baldintzak eta epeak.

Deialdi honen babesean, diruz laguntzen ahalko da 2023-2024ko ikasturtean zehar eskola-liburutegietarako liburuak eta ikasmaterial suntsikorra erostea.

Laugarrena.–Deialdiaren gehieneko zenbateko osoa: 110.330,00 euro.

38.175,00 euro eskola-liburutegietarako.

72.155,00 euro ikasmaterial suntsikorrerako.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko tokia.

Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, honako web-helbide honetan:

https://sedeelectronica.pamplona.es/eu.

Seigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina hasi eta 2024ko irailaren 16an amaituko da.

Aipatutako epetik at aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko.

Zazpigarrena.–Eskaerak eta agiriak nola aurkeztu.

Eskaerak interesdunak edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek sinaturik aurkeztutako eskabide bidez egin behar dira, deialdi honen I. eranskineko ereduarekin bat. Eskaerarekin batera, deialdi honen G.4) apartatuak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emanen delarik, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 21. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizunpeko adierazpena aurkezten ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, bertan adieraziz noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, ez badira bete bost urte baino gehiago agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Dirulaguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

Zortzigarrena.–Dirulaguntzen xede izaten ahal diren gastuak egiteko epea.

2023ko irailaren 1etik 2024ko ekainaren 21era.

Bederatzigarrena.–Justifikazioa aurkezteko epemuga.

Justifikazio-epea 2024ko irailaren 30ean amaituko da.

Iruñean, 2024ko uztailaren 19an.–Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Iñigo Gómez Eguiluz.

Iragarkiaren kodea: L2411296