162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Udal Planean, Zuluetako 6.1 exekuzio-unitateko 7. eta 8. lurzatietan. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planaren aldaketa xehatua Zuluetako 6.1 exekuzio-unitateko 7. eta 8. lurzatietan, Andamios Duar SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Espedientea jendearen eskura dago udaleko bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara. Jendaurreko aldian egokitzat jotzen diren iradokizunak edo alegazioak aurkezten ahal dira. Proiektu teknikoa udalaren egoitza elektronikoko gardentasunaren atarian dago.

Noain Elortzibarren, 2024ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2411261