2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Deialdia, baso-suteei aurrea hartzeko jardueretarako laguntzak emateko, Itzako udalerriko kontzejuek sustatuta. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 776742.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/776742).
Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko uztailaren 23ko bilkuran onetsitako deialdia eta oinarriak.
Deialdiaren xedea da baso-suteei aurrea hartzeko jardueretarako inbertsioei laguntzak emateko prozedura arautzea, hiri lurzoruan nahiz lurzoru urbanizaezinean egindakoak (baso-suteen prebentzioa); jarduerak Itzako udalerriko kontzejuek sustatuko dituzte.
Deialdi honen xedeko dirulaguntzak finantzatuko dira aurrekontu-egozpen honen kargura: "KONTZEJUENDAKO DIRULAGUNTZAK PAMIF (BASO-SUTEEK ERAGINDAKO LARRIALDIEN AURREAN JARDUTEKO UDAL PLANAK) JARDUERETARAKO", 200.000 eurokoa. Laguntzak emateko, kreditu egokia eta behar adinakoa izan beharko da 2024ko ekitaldirako Itzako Udalaren aurrekontuetan.
1 1720 7680001 | KONTZEJUENDAKO DIRULAGUNTZAK PAMIF JARDUERETARAKO | 200.000,00 euro |
Laguntzen gehieneko zenbatekoa, diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren ehunekotan adierazia, kontzeju eskatzaileak onartutako eta egindako gastuaren ehuneko hirurogeita hamabostekoa (%75) izanen da. Kontzeju bati emandako dirulaguntzaren zenbateko osoa ez da inolaz ere hogeita bi mila eta bostehun eurotik gorakoa izanen (22.500 euro gehienez).
Laguntza hauen onuradunak izaten ahalko dira Itzako Udala osatzen duten hamahiru kontzejuak; horretarako, eskabidea aurkeztu beharko dute behar den moduan eta epean, proiektatu den obra/jarduketa eta/edo erosketa diruz lagungarrien artean sar dadin.
Laguntzarako eskaerak Itzako Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hirurogei egun naturaleko epean, deialdiaren laburpena (DDBN laburpena) Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Oinarriak eta eskabide ereduak (eranskinak) udalaren web-orrian argitaratuko dira (https://www.municipiodeiza.es/).
Itzan, 2024ko uztailaren 23an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2411303