2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Kudeaketa-hitzarmena, 2. poligonoko 285. lurzatian. Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2024ko uztailaren 22an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion 2. poligonoko 285. lurzatiko kudeaketa-hitzarmenari, Mikel Campo Echetepelecu jaunak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Iturenen, 2024ko uztailaren 24an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2411426