1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
324/2024 EBAZPENA, uztailaren 16koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2023-2024 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak esleitzen dituena.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Batxilergoko lau ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia apirilaren 16ko 125/2024 Ebazpenaren bidez egin zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabilita,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean 2023-2024 ikasturteari dagozkion Batxilergoko Sari Bereziak ikasle hauei esleitzea:
–Martín Sánchez Zaragüeta, Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxea.
–Ane Valencia Buñuales, Barañaingo Alaitz BHI.
–Juan Nasarre Miranda, Burlatako Irabia-Izaga ikastetxea.
–Aimar Ijurko Bacaicoa, Leitzako Amazabal BHI.
2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Batxilergoko Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.
3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila 2023-2024 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezia lortu dutela.
4. Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. apartatuan ezarritakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenbiziko kurtsoa egiteko zerbitzu akademikoen prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik deskontatzea. Gainera, Batxilergoko Sari Berezien deialdia egiten duen apirilaren 16ko 125/2024 Ebazpenak zortzigarren oinarriko zortzigarren atalean dioen bezala: 350 euro jasoko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan goi-mailako ikasketen lehen maila egiten ez duten ikasleek eta batxilergoan ohorezko matrikula lortzeagatik salbuetsita daudenek.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, interesdunei eta ikasle saridunen ikastetxeei, hau da, Iruñeko Nuestra Señora del Huerto ikastetxeari, Barañaingo Alaitz BHIri, Burlatako Irabia-Izaga ikastetxeari eta Leitzako Amazabal BHIri.
Iruñean, 2024ko uztailaren 16an.–Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendaria, Iraida Salaverri Nieto (128/2023 Foru Agindua, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena).
Iragarkiaren kodea: F2411162