2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Herri-lurraren okupazioa, 1. poligonoko 168. lurzatian. Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2024ko uztailaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, udalkideen legezko kopuruaren araberako gehiengo osoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 1. poligonoko 168. herri-lurzatian 18 metro koadro okupatzea eta okupazioa arautuko duen baldintza-agiria; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Espedientea jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuz, alegazioak nahiz erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hasiera bateko erabakia behin betiko bilakatuko da, epe horretan alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada. Espediente osoa Udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Ituren, 2024ko uztailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Bereau Miquelarena.
Iragarkiaren kodea: L2411308