162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRIBERRI

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Hiriberriko Udalak, 2023ko urriaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen berrikustea Hiriberri udalerriko lur-ondasunen balorazio txostena.

Balorazio txostena berrikusteko proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako lur-ondasunen erregistroa eta katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta http://www.hiriberri-villanuevadeaezkoa.es/eu/ helbidean, bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.

Hiriberrin, 2024ko uztailaren 23an.–Alkatea, Miriam Burusco Arrese.

Iragarkiaren kodea: L2411298