162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Josteta jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Gesalazko Udalak, 2024ko apirilaren 12ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Josteta jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen maiatzaren 6an.

Jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, behin betiko testuarekin batera.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluak ezartzen du ordenantzek ez dutela eragin juridikorik izanen harik eta haien testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu arte eta behar den epea amaitzen den arte, Estatuko Administrazioak edo Foru Komunitatekoak erabil dezaten beren ahalmena toki-erakundeei eskatzeko deusezta ditzatela egin dituzten egintzak edo hartutako erabakiak.

Muetzen, 2024ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Juan Antonio Urra Caro.

JOSTETA JARDUERAK EGITEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

–Helburua.

Ordenantza honen helburua josteta jarduerak, aisialdikoak eta denbora librekoak sustatzea da.

–Onuradunak:

Laguntza hauen onuradun izanen dira eskaera egiten den egunean Gesalatz udalerrian erroldatuta daudenak. Erroldatu egon behar dute, hain zuzen, aurreko sei hilabeteetan etenik gabe eta data horretatik aurrera urtebetez jarraian. Bigarren baldintza hori betetzen ez bada, jasotako dirulaguntza osoa itzuli beharko dute.

–Laguntza motak:

A) Udaleko kirol instalazioen erabilera.

B) Gainerako jarduerak.

–Betebeharrak:

Dagokion ekitaldirako Udaleko aurrekontuetan onesten den zenbatekoa emanen da. Zenbateko hori mugatzailea eta gehienekoa izanen da.

  • A) laguntzako jardueretarako:
    • Ez dago inolako baldintzarik onuradun izateko eskakizunak betetzeaz gain.
  • B) laguntzako jardueretarako:
    • Klase ordu guztietatik gutxienez ere %75era joan izana frogatzeko eskatuko da.
    • Jarduerak oso-osorik Gesalatz ibarrean emanen dira eta emanen dituen pertsonak alta emanda egon beharko du dagokion jardueren gaineko zergan.
    • Josteta jarduerak herritar guztientzat izan behar dira.

–Dirulaguntzen zenbatekoa:

  • A) laguntzako jardueretarako:
    • Kirol-instalazioak udatik kanpo erabiltzeko: kostuaren %100eko dirulaguntza, argiztapen elektrikoaren erabilera izan ezik.
    • Abonuaren kostuaren zatia, udalbatzak urtero onartuko duena tasak onartzearekin batera.
  • B) laguntzako jardueretarako:
    • Gehieneko portzentajea ikastaroaren edo ikastaroen kostuaren %40izanen da, eta gehienez ere 250,00 euro eskatzaile bakoitzeko eta urteko. Kostu horretan ez dira beste kontzeptuak sartzen, hala nola ostatua, bidaiak, materialak eta abar.
    • Beste entitate edo erakunderen baten eskutik beste laguntzarik jasoz gero, lortutako laguntzen batura ez da inoiz izanen jardueraren kostuaren %100 baino gehiago.

Honakook ez dute deialdi honetako dirulaguntzarik jasoko:

Gesalazko Udalaren beste finantzaketa-lerro batzuetan sartuta dauden proiektuetako jarduerak, baita beste administrazio publiko batzuek finantzatutako jarduerak ere.

–Dokumentazioa:

  • A) laguntzako jardueretarako:

a) Eskabidea, Gesalazko Udalari zuzendua. (I. eranskina).

b) Eskatzailearen kontu korrontearen zenbakia. (I. eranskina).

c) Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntzarik jaso den ala ez adierazten duena (I. eranskina).

  • B) laguntzako jardueretarako:

a) Eskabidea, Gesalazko Udalari zuzendua. (I. eranskina).

b) Ikastaroa egin izanaren ziurtagiria, ikastaroa ematen duen pertsonak edo enpresak emanadakoa (II. eranskina), eta matrikula ordaindu izanaren banku transferentziaren ziurtagiria.

c) Eskatzailearen kontu korrontearen zenbakia. (I. eranskina).

d) Erantzukizunpeko adierazpena, dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntzarik jaso den ala ez adierazten duena (I. eranskina).

–Aurkezteko epea:

  • A) laguntzako jardueretarako:
    • Instalazioak uda sasoitik kanpo erabiltzeko, ez da beharrezkoa laguntza eskatzea, baizik eta onarpen sistemak berak kontrolatuko ditu onuradunaren baldintzak.
    • Gainerakoentzat, eskaerak aurkezteko epea ezartzen da, urte bakoitzeko urriaren 31ra arte. Epe hori luzaezina izanen da. Eskabideak Udaleko bulegoetan aurkeztu beharko dira.
  • B) laguntzako jardueretarako:
    • Eskabideak aurkezteko epea izanen da urte bakoitzeko urriaren 31ra arte, data hori baino lehen matrikulatutako ikastaroetarako. Epe hori luzaezina izanen da. Eskabideak Udaleko bulegoetan aurkeztu beharko dira.

Laguntzen zenbatekoak urteko aurrekontuetan horretarako sortutako kontu-sailen aurrekontuko kreditua izango du muga gisa. Eskatutako dirulaguntzen zenbatekoa aurrekontuan ageri den gehieneko zenbatekoa baino handiago bada, onuradunei ordaindu beharreko dirulaguntza proportzionalki gutxituko da, harik eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa agortu arte.

–Laguntza emateko erabakia:

Udalak osoko bilkuran ebatziko ditu aurkezten diren eskaerak, kontzesioa emateko baldintzak betetzen direla kontrolatzeko kontrol administratiboa egin ondoren.

–Emandako dirulaguntzaren ordainketa aurreratzea:

Ohiz kanpoko neurri gisa, eta baliabide ekonomiko nahikorik ez izateagatik berariaz eskatzen duten pertsonentzat:

  • A) laguntzako jardueretarako:
    • Udalak kirol instalazioak erabiltzeko udako abonamendua atera ondoren ordaintzen ahalko dio dirulaguntza, aurkezten denetik 5 eguneko epean gehienez.
  • B) laguntzako jardueretarako:
    • Udalak hilero egin ahal izango ditu ordainketak, eskatzaileak hileroko banku-ordainketa aurkeztu ondoren, eta Udalak ordainketa horren %40 ordainduko dio gehienez ere 5 eguneko epean, aurkezten duenetik kontatzen hasita. (I. eranskina).

–Interpretazioa:

Ordenantza honen interpretazioa Udalaren Osoko Bilkurari dagokio, eta, horretarako, beharrezkotzat jotzen duen informazio guztia biltzen ahalko du, ahalmen hori hobeki bete ahal izateko.

–Errekurtsoak:

Ordenantza honen aurka, baita oinarri hauek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen eta erabakien aurka ere, errekurtso hauetako edozein jarri ahalko da, aukeran:

  • Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.
  • Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi denetik hasita.
  • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurtsoa paratzen zaion egintza jakinarazi eta biharamunetik hasiko da zenbatzen.

Xedapen iragankorrak.

Bakarra.–Ordenantza honek indarra hartuko du bere testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta Estatuko Administrazioak edo Foru Komunitatekoak toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

I. ERANSKINA.–JOSTETA JARDUERAK, AISIALDIKOAK ETA DENBORA LIBREKOAK EGITEKO LAGUNTZAK ESKATZEKO ESKABIDEA

(Aurkezteko gehienezko denbora: urriaren 31 arte)

Izen-deiturak: .........................................................................................................................................,

Hemen erroldatuta: .................................................................................. kalea ....................... zk. Gesalazko herri honetan: ..........................................................................................................................

NANa: ................................................................,

ESKATZEN DU:

Jarduera hau egiteko laguntza: ................................................................................................

Laguntzaren zenbatekoa: .............................................................................................. (gehienez abonatutako guztizkoaren %40. Orobat, pertsonako eta urteko gehieneko laguntza 250,00 eurokoa izango da).

Ordaintzeko kontu-korrontea:

ES .............................................................................................

ADIERAZTEN DUT: (behar ez dena, ezabatu)

EZ DUDALA JASOdirulaguntzaren xede den jarduera egiteko beste dirulaguntzarik.

BAI JASO DUDALAdiruz laguntzea nahi den jarduera egiteko beste dirulaguntza bat, zenbateko honekin: ........................................................................................

Sinatua: .....................................................................................................................

Eguna eta sinadura

ORDAINKETA AURRERATZEKO ESKAERA: Baliabide ekonomiko nahikorik ez dudanez, dirulaguntzaren ordainketa aldez aurretik jasotzea eskatzen dut.

Sinatua: .....................................................................................................................

Eguna eta sinadura

Datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen araudia bete beharrez, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datuak gure fitxategietan sartuko ditugula, tratamenduak behar bezala kudeatzeko. Halaber, jakinarazten dizugu hirugarrenei laga dakizkiekeela, indarrean dagoen legeria bete beharrez. Datuok eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, eta eramateko, aurka egiteko eta haien tratamendua mugatzeko eskubideak baliatzen ahalko dira Gesalazko Udalera jota.

II. ERANSKINA.–IKASTAROETARA JOAN IZANAREN ZIURTAGIRIA

Ikastaroa ematen duen pertsona edo erakundea: ........................................................................................................................................................... NANa edo IFK: ..........................................................

ZIURTATZEN DUT:

........................................................................................................................................ jaunak/andreak

Honako ikastaro honetan parte hartu duela: ....................................................................................................................................................................................................................... Ikastaroa oso-osorik eman da Gesalazko ibarrean.

Ikastaroko orduak, guztira: ....................................................................................................................

Ikaslearen asistentzia-orduak: ................................................................................................................

Parte-hartzaileak ordaindutako zenbatekoa: ........................................................................................

Eta hala ager dadin, aitorpen hau sinatzen dut Muetzen.

.........(e)ko ........................................aren .............(e)(a)n

Iragarkiaren kodea: L2410900