2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2024an gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 776089.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/776089).
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak arautzea, Lizarrako Udalak Lizarrako edo Estellerriko gazteei emanen dizkienak. Horretarako, gazteek aisialdiko monitore ikasketak egin behar dituzte 2024ko ikasturtean.
Helburu nagusia da hezkuntza ez-formala bultzatzea.
Onuradunak: 2024an Lizarrako María Vicuña gaztediaren etxean aisialdiko monitore ikasketak egin dituzten gazteak.
Oinarri arautzaileak: Laguntza honen oinarri arautzaileak erabakiaren eranskinean daude eskuragarri. Erabaki horren bidez, onesten da Lizarrako eta Estellerriko gazteen hezkuntza ez-formala sustatzeko 2024ko dirulaguntzen deialdia.
Zenbatekoa: deialdiaren zenbateko osoa 100 eurokoa da parte-hartzaile bakoitzeko. Partida osoa, berriz, 1900 eurokoa da.
Eskaerak aurkezteko epea: aisialdiko monitorearen ikastaroan izena emanda agertzen direnek aurkeztu beharko dituzte dirulaguntza eskaerak. Horretarako, hamabost eguneko epea izanen dute, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Lizarran, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2411202