2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Deialdia, 2024an euskara ikasteko dirulaguntzak emateko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 775463.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/775463).
–Xedea: dirulaguntzak ematea euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.
–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro. Laguntza horiek partida honen kargura ordainduko dira: 33500 4890000 "Euskara ikasteko dirulaguntza".
–Laguntzak eskatzeko epea: 2024ko irailaren 1etik 30era bitarte, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.
–Onuradunak: 16 urtetik gorako pertsonak, Lizarran erroldatuak gutxienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.
–Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.
Lizarran, 2024ko ekainaren 17an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2410969