2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Deialdia, familiei hezkuntza-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidean. Laburpena. 2024-2025 ikasturtea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 775612.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/775612).
Lehena.–Onuradunak.
Zizur zendean erroldaturikoak, baldin eta ikasketak egiten badituzte Nafarroako hizkuntza-eskola ofizialetan, beste hizkuntza-titulazio ofizial batzuen azterketa-zentroetan eta udal musika-eskoletan, 2024/2025 ikasturtean.
Bigarrena.–Xedea.
Dirulaguntzak ematen dira familiei laguntzeko, oinarri hauetan aipaturiko hezkuntza-gastuak finantzatzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Deialdi honen eskabideak eta eranskinak Udalaren web-orrian eskura daitezke:
https://cendeadecizur.sedelectronica.es/transparency/20fe3dd9-2797-4bb2-a18c-4f79124b9cba/
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzak 1.32001.48001 aurrekontu-egozpenaren kargura emanen dira. Haren diru zuzkidura 30.000 euro da. Laguntzak emateko baldintza izanen da egozpen horretan kreditu nahikoa eta egokia egotea.
Bosgarrena.–Epea.
Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2025eko azaroaren 1ean.
Gazolatzen, 2024ko uztailaren 11n.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2411072