2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Deialdia, Kultura, Kirol, Gizarte-ongizate eta Berdintasun arloek antolatutako jardueretan parte hartzeko dirulaguntzak emateko (2024/2025 ikasturtea). Laburpena
DDBN (Identif.): 775622.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke.
(https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/775622).
Lehenengoa.–Eskatzaileen baldintzak.
Berriozarren erroldatuek soilik egin ahalko dute eskaera (gutxienez, aurtengo urtarrilaren 1etik erroldatuak).
Bigarrena.–Xedea.
Helburua da dirulaguntzak emateko araudia finkatzea, pertsonek aukera izan dezaten Kirol, Kultura, Gazteria, Berdintasun eta Adinekoen arloetan Udalak eta Berrikilan enpresa publikoak antolatzen dituzten zerbitzuei berdintasunezko baldintzetan heltzeko.
Hirugarrena.–Dirulaguntzen zenbatekoak.
Udalak 3.300 euroko kontu-saila dauka (1 23180 4800000-Ikastaro eta jardueren tasetarako laguntzak). Laguntzen zenbateko osoak udal-aurrekontuetan deialdirako gordetako diru-kopurua gainditzen badu, ezarritako baldintzak betetzen dituzten onuradunen artean hainbanatuko da laguntza.
Pertsona bakoitzari jarduera bakarrerako emanen zaio laguntza.
Dirulaguntzaren kopurua ez da izanen matrikularen %50 baino handiagoa, ezta 75 eurokoa baino handiagoa ere, urteko eta pertsonako.
Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.
Eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 2tik hasita eta urriaren 31ra bitartekoa izanen da eta Berriozarko Udaleko Erregistroaren bitartez edo Udaleko webguneko erregistro elektronikoaren bidez egin beharko da.
Bosgarrena.–Dirulaguntza eskatzeko beharrezko agiriak:
–Deialdi honen bukaeran erantsitako eskabidea, beteta.
–Aurreko ekitaldiko errenta aitorpena.
–Uneko egoera ekonomikoa aldatu bada aurreko urteko errenta aitorpena egin zenetik (baremo ekonomikoa gainditu delako), aldaketaren berri ematen duten agiriak ere aurkez daitezke.
Berriozarren, 2024ko uztailaren 3an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2411081