2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 687. lurzatian. Hasierako onespena
Hirigintzako zinegotzi ordezkariaren 2024ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen lerrokadurei buruzko xehetasun-azterketa 4. poligonoko 687. lurzatian, María Soledad Ariz Lacallek sustatua.
Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Berbintzanako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta agiria eta espedientea jendaurrean egonen dira hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Berbintzanako Udalaren Idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era.
Berbintzanan, 2024ko uztailaren 9an.–Hirigintzako zinegotzi ordezkaria, Eugenio de Luis Belloso.
Iragarkiaren kodea: L2411297