162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 7. lurzatian. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udaleko alkateak ebazpena eman zuen 2024ko uztailaren 16an, hasiera batez onesteko 1. poligonoko 7. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Alicia Luri Rojasek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Beraskoainen, 2024ko uztailaren 16an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2411168