162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Hiri-jarduketarako plan berezia Arraiozko 8. poligonoko 41. eta 46. lurzatietan. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2024ko uztailaren 18an egin ezohiko osoko bilkuran, 5. puntuan, hasiera batez onetsi zuen Arraiozko (Baztan) 8. poligonoko 41. eta 46. lurzatietako hiri-jarduketarako plan berezia, eremua, hirigintzaren aldetik garatzeko egikaritze-unitate bat zehazteko, Anunciación Huici andreak eta Felipe Alzuguren jaunak sustatutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2024ko uztailaren 18an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2411208