162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Iruritako UE-3 egikaritze-unitaterako urbanizazio-proiektua, Zaldubiako industrialdea handitzeko. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2024ko uztailaren 18an egin ezohiko osoko bilkuran, 6. Puntuan, hasiera batez onetsi zuen UE-3 egikaritze-unitaterako urbanizazio-proiektua, Zaldubiako industrialdea handitzeko, Inmobiliaria Mendinueta SLk sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2024ko uztailaren 18an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2411207