2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARBARIN
Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea
Barbaringo Udalak, 2024ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea Barbaringo udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektua.
Balorazio txosten berriaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Legea).
Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udaleko bulegoetan eta udalaren web-orrian (https://barbarin.es), bidezko iruditzen zaizkien iradokizunak eta alegazioak aurkez ditzaten.
Barbarinen, 2024ko uztailaren 17an.–Alkatea, María Carmen Puerta Extremera.
Iragarkiaren kodea: L2411173