162. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, administrari-ofizial izateko hiru lanpostu huts, euskarazko hizkuntza-eskakizuna dutenak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko

Zizur Nagusiko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko uztailaren 19ko erabaki baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, administrari-ofizial izateko hiru lanpostu huts, euskarazko hizkuntza-eskakizuna dutenak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzura aritzeko.

Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko eman zen Nafarroako Administrazio Publikoan Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

Deialdi honen oinarriak eskuragarri daude udalaren web-orrian (https://www.zizurmayor.es/eu/) eta udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

Zizur Nagusian, 2024ko uztailaren 26an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2411403