2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TAFALLA
Deialdia, diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Tafallako Udaleko alkatearen 2024ko uztailaren 31ko 1273 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi baten izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda; deialdia, Tafallako Udalaren zerbitzura aritzeko diruzainaren lanpostu bat, A mailakoa eta funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, onetsi zuen Tafallako Udaleko diruzainaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2024ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.
Bat etorriz deialdiaren oinarri arautzaileekin, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Tafallako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.
Halaber, aipatutako oinarri arautzaileek ezartzen dute izangai bazterturik ez bada, zuzenean izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko dela.
Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, ez da izangai bazterturik egon; beraz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen berean hautaprobak egiteko tokia, data eta ordua zehazten dira eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen prozedura gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
Neure eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,
EBATZI DUT:
Lehena.–Deialdi honetan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea: deialdia, Tafallako Udaleko diruzainaren lanpostu bat, A mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Zerrenda ebazpen honi erantsita dago.
Bigarrena.–Adieraztea oposizioaren lehendabiziko ariketa (ariketa teorikoa) 2024ko irailaren 19an eginen dela, 10:30ean, Tafallako Kulturgunean (Hortanco kalea z.g.-Tafalla).
Hirugarrena.–Honako hau izanen da epaimahaiaren osaera:
–Epaimahaiburua: Xabier Alcuaz Andueza, Tafallako Udaleko alkatea.
Epaimahaiburuaren ordezkoa: Gonzalo Ibarrola Inchusta, Tafallako Udaleko alkateordea.
–Epaimahaikidea: Asun Nieto Zabala, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hautatua.
Ordezko epaimahaikidea: Mirari Aranguren Irigoyen, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hautatua.
–Epaimahaikidea: Miguel Ángel Aurrecoechea Gutiérrez, Nafarroako Kontuen Ganberak hautatua.
Ordezko epaimahaikidea: Jose Javier García Logroño, Nafarroako Kontuen Ganberak hautatua.
–Epaimahaikidea: Victor García Sánchez, Tuterako Udaleko diruzaina.
Ordezko epaimahaikidea: María Teresa Echarri San Martín, Lizarrako Udaleko kontu-hartzailea.
–Epaimahaikidea: Carlos Pellejero Palomo, Tafallako Udaleko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko epaimahaikidea: Tafallako Udaleko langileen ordezkariek izendatu beharrekoa.
–Idazkaria: Lourdes Galeano Lander, Tafallako Udaleko gizarte-graduatua.
Ordezkoa: Nekane Agreda Arróniz, Tafallako Udaleko idazkaria.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2024ko uztailaren 31n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
ERANSKINA.–IZANGAI ONARTU ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA
Onartuak:
ARREGUI IBAÑEZ MARIA
ARREGUI ODERIZ IÑIGO
ASIO GOICOECHEA FABIAN DAVID
AYESTA ZARDOYA EDURNE
BAZTAN URSUA AMAYA
BUISAN AGUIRRE MIRIAM
CHOCARRO GARCIA VANESA
ECHEVERRIA ECHARTE JUAN ANTONIO
GOÑI GORRIZ MARIA MERCEDES
INCHAUSTI ZAPATERIA ANA
IZURDIAGA IBARROLA, FRANCISCO DE BORJA
JALLE ALAIZA CARLA
JIMÉNEZ BAIGORRI BEATRIZ
LAFUENTE ARAÑA PILAR
LAPARRA NAVARRO AITOR
LOPEZ BUISAN ANA MIRYAN
MARTINEZ RONCAL ELVIRA
MOYA GAZQUEZ JENNIFER
PEÑA VIDONDO SOFIA
PORTOLES DEL PUERTO AINOHOA
RAMIREZ ERRO JUAN ANDRES
RUIZ REINALDOS ANA
SAN JULIAN BLANCO AMAYA
SARASA VIVANCO FERMIN
SEVILLA SUBIZA FRANCISCO JAVIER
SILVESTRE MANSO ASCENSION
SORIA MARTIN CHRISTIAN
TORRES ECHEVERRIA LEYRE
Baztertuak: inor ez.
Iragarkiaren kodea: L2411496