160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

644/2024 EBAZPENA, uztailaren 5ekoa, Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita "Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, IV. fasea".

Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusiak maiatzaren 2an emandako 447/2024 Ebazpenaren bidez, jendaurrean egon zen hilabetez "Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, IV. fasea".

Alegazio bakarra jaso da "Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, IV. fasea" jendaurrean egon den epean. Hona hemen alegazio horren edukia eta hari emandako erantzuna:

1. alegazioa, Jesús Izkue Apesteguía jaunak Clementina María Marcos Rodríguez andrearen ordez aurkeztutakoa: eskatzen du oztopo akustikoak jar daitezela (ahal dela, metakrilatoa edo beste material garden bat) Beriainen, N121-ZA1-9-D gisa identifikatutako tartean, teknikoki posible den lekuetan, aurreikusitako jarduketen 1. ildo estrategikoari eutsiz.

Erantzuna: Partzialki onartu da. Ekintza planean 4. fasea kalkulatzeko CNOSSOS metodologia erabili da, zeina nahitaez aplikatu beharrekoa baita fase honetan. Kalkulu-ereduan lortutako datuen arabera, uste da kalitate akustikoko helburuak lortzeko egokia eta nahikoa izanen dela egungo asfaltoaren ordez soinua xurgatzen duen asfaltoa jartzea; hala ere, azterketa sakon bat eginen da aukera guztiak baloratzeko.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean jaso eta proposatu duenarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaztea "Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, IV. fasea" delakoaren jendaurreko epea.

2. Behin betiko onestea "Ekintza Plana, Nafarroako Foru Komunitateko errepide-sareko zarataren aurka, IV. fasea".

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Ebazpen hau jakinaraztea alegatzaileari eta Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta partikularrek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute honen aurka, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, foru agindu honek amaitzen du administrazio publikoentzako administrazio bidea. Dena dela, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, hura jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2024ko uztailaren 5ean.–Herri-lanen eta Azpiegituren zuzendari nagusia, Pedro Andrés López Vera.

Iragarkiaren kodea: F2410879