160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia ematea. Elikagaien supermerkatua eta aparkaleku erantsia

Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako udal lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduan (26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia):

Espediente zenbakia: 4/2024/AACC.

Sustatzailea: Mercadona SA.

Jarduera: elikagaien supermerkatuko jarduerarako establezimendua ezartzea eta aparkaleku erantsi bat egitea.

Tokia: Zaragoza errepidea, mendebaldeko ertza (garai batean Cereales Pardorenak izandako instalazioetan) (33. poligonoa, 316., 318., 319., 320. eta 321. lurzatiak).

Lizentzia eman den eguna: 2024ko uztailaren 12a.

Tuteran, 2024ko uztailaren 12an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2410946