160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBASKO KONTZEJUA

Gimnasioaren barne-araudiaren aldaketa. Behin betiko onespena

Tebasko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko maiatzaren 8an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Tebasko Kontzejuko gimnasioren barne-araudian, 10. artikuluan.

Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, dagokion iragarkia argitaratuta 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 30ekoan, eta Kontzejuko iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin zitzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnen edukiekin. Epe horretan ez zaio alegaziorik egin espedienteari, eta, beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtzen da. Horregatik guztiagatik, eta aipatutako araudiarekin bat etorriz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da aldatu den artikuluaren testua.

Tebasen, 2024ko uztailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Zamora Jiménez.

GIMNASIOAREN BARNE-ARAUDIAREN ALDAKETA

10. artikulua: Abonatu motak:

10.1. Abonatuen artean sailkapen hau egin da:

TEBASKO BIZILAGUNAK

ERROLDATU GABEAK

ADINA

URTEKOA

SEIHILEKOA

URTEKOA

SEIHILEKOA

16tik 64 urtera bitarte

60 euro

35 euro

100 euro

60 euro

> 64 urte, erretiratuak, pentsiodunak

30 euro

20 euro

50 euro

30 euro

10.2. Tebasko Kontzejuak ezartzen dituen prezio publikoak ordainduko dituzte abonatuek.

10.3. Tebasko Kontzejuan erroldaturik dagoena hartuko da herrikotzat.

10.4. Erretiratuak eta pentsiodunak, edozein adin izanik ere, eta frogagiri ofizial bat aurkezten badute (administrazio publiko batek emana), halakotzat hartuko dira, aplikatu beharreko kuota edo prezio publikoari dagokionez. Halaber, izaera berbera aitortuko zaie ezkontideei, baldin frogatzen badute ez direla lanean ari (informazio hori jasotzen duen osasun txartela aurkeztuz).

10.5. Gimnasioan abonatu nahi duten guztiek ordaindu beharko dituzte finkatutako prezio publikoak, eta Kontzejuaren bulegoetan ordaindu izanaren frogagiria aurkeztu beharko dute, baita abonatu izaera lortzeko datu pertsonalak ere.

Baja hartzen duen abonatuak ez du eskatzen ahal ordaindutakoa itzultzeko, ezta baja egunetik egoki litzatekeen zatikia ere.

Iragarkiaren kodea: L2410911