160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Orkoiengo Udaleko alkateak, 2024ko uztailaren 30ean, 2024-0520 Ebazpena eman zuen. Hona hemen:

Ikusirik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta ondokoetan xedatzen dela alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan, izendapenaren ordenaren arabera, hura udalerritik kanpo, eri edo ezindurik dagoenean, eta horretarako, ahalmenak espresuki utzi behar direla beste baten eskuetan.

Aplikatzekoa den legeriak emandako eskudantziak erabiliz, EBATZI DUT:

1. Lehen alkateorde Diego Viñas Ayusok nire ordez jardungo duela, alkateari dagozkion eskumen guztietan, 2024ko abuztuaren 5etik 16ra, biak barne.

2. Honako hau interesdunari jakinaraztea eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Orkoienen, 2024ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2411417