160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Jarduera-lizentzia ematea. Crossfit boxa

Bete daitezen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (haren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak) eta hura garatzeko onetsitako Erregelamendua (onetsi zen 26/2022 Foru Dekretuaren bidez), aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena:

Lizentzia eman den eguna: 2024ko uztailaren 19an.

Sustatzailea: Crossfit Iruña SL.

Jarduera: crossfit boxa.

Tokia: Ipertegi II industrialdea, 64-83 (1. poligonoko 651. lurzatia), Orkoien.

Orkoienen, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2411186