160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 865. lurzatian. Behin betiko onespena

Olaztiko Udalak, 2024ko ekainaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, xede duena atzealdeko lerrokadura aldatzea 2. poligonoko katastroko 865. lurzatian (Kale Nagusia, 50-52) dagoen eraikin nagusiari atxikitako eraikin txikian. Azterketa Obrador de productos cárnicos artesanos Aldasoro Guajardo SLk sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Olaztin, 2024ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2410790