2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Udalari lur partikularrak lagatzeko epea irekitzea, ehiza-barrutia errentan emateko
Eloko udal-mugartean dauden lurren jabe guztiei jakitera ematen zaie 20 eguneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, lurrak lagatzearekin ados ez daudela adierazteko. Lagapen horren xedea da Eloko ehiza-barrutia batera errentan ematea, 10 urteko beste aldi baterako, 2025eko uztailaren 1etik aitzina. Horretarako idatzizko adierazpena aurkeztu behar da Eloko Udalaren erregistro orokorrean. Erregistroa Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan dago (El Burgo kalea 4, Elo).
Epe hori iraganik, jabetzak ez lagatzeko eskatu ez bada idatziz, ulertuko da xede horretarako eta epe horretarako laga direla. Hori guztia lagapenaren baldintzen agiriarekin bat, Udalak 2024ko maiatzaren 21eko erabakiaren bidez onetsi baitu.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Elon, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2411260