160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Jarduera lizentziaren eskaera. Lokala egokitzea gimnasioa paratzeko

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Patricia Marzo Maeztu eta Luis Gainza Fácila.

Jarduera: lokala egokitzea gimnasioa paratzeko.

Tokia: Navarra etorbidea 46, Lodosa.

Lodosan, 2024ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Laura Remirez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2411258