160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa, Rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2024ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Ledeako rokodromoa arautzen duen ordenantzan. Erabaki hori 2024ko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 21ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2024ko uztailaren 19an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

LEDEAKO ROKODROMOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN ALDAKETA

5. artikulua. Sarbidea, ordutegiak eta prezioak.

Rokodromoaren instalazioa sarbide librekoa izanen da araudi honen 4. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskalatzaile guztientzat, Ledeako Udalak bere web-orrian eta/edo iragarki-taulan zehaztutako ordutegietan, eta erabat debekatuta egonen da instalaziora ordutegi horretatik kanpo sartzea.

Ledeako Udalak salbuespenez eta arrazoituz baimentzen ahalko du instalazioak zehaztutako ordutegietatik kanpo erabiltzea.

Ledeako Udalak ahalmena du, kautelazko neurri gisa, araudi honetan jasotako punturen bat behin eta berriz betetzen ez duten eskalatzaileei edo eskalatzaile ez direnei sarbidea ukatzeko edo haiek kanporatzeko.

Prezio publiko guztiak instalazioa erabili aurretik ordaindu beharko dira.

Ledeako udal pilotalekuan dagoen rokodromoa erabiltzeko prezio publikoak honako hauek izanen dira:

• 5,00 euro, 18 urteko edo gehiagoko eskalatzaile bakoitzeko eta eguneko.

• 2,00 euro, 18 urtetik beherako eskalatzaile bakoitzeko eta eguneko.

Iragarkiaren kodea: L2411255