2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Aldaketa, 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan. Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat 2024ko aurrekontu orokor eta bakarra betearazteko oinarrietan.
Aipatutako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko alegazioak; aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari dagokionez (2/1995 Foru Lege horrek hizpide ditu Nafarroako toki ogasunak, eta 6/1990 Foru Legeak, berriz, Nafarroako toki administrazioa).
Larragan, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2410652