160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Gorpuzkien kolunbarioen kontzesioak berritzea 2024an

Uharteko hilerrian dauden hildakoen ahaide guztiei jakinarazten zaie gorpuzkien kolunbarioen kontzesioak, bai aurreko urteetan bukatutakoak, bai 2024. urtean bukatzen direnak, 10 urtez luza daitezkeela.

Kontzesio horren luzapena eskatzen ahal dute 2025eko urtarrilaren 13ra arte, hori barne, Uharteko Udalaren bulegoetan (San Juan plaza 1, Uharte), 08:30etik 14:00etara.

Luzapenik eskatu ezean, gorpuzkinak hezurtegi orokorrera eramanen dira.

Hori guztia udalaren hilerria arautzen duen ordenantzarekin bat.

Uharten, 2024ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2410512