160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Ekitaldi itxietako eskubide eta betebeharren bajaren espediente kolektiboa, preskripzioagatik. Jendaurrean jartzea

Oltza Zendeako Udalak, 2024ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea espediente kolektiboa, itxitako ekitaldietatik datozen eta kobratzeko edo ordaintzeko dauden eskubide eta betebeharren bajarena, preskribitzeagatik. Onespenak behin betiko izaera izanen du jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada. Hona hemen horien zenbateko nagusiak:

Eskubideak: 30.346,01 euro, 2011tik 2021era bitarteko ekitaldiei dagokien zenbatekoa.

Betebeharrak: 10.317,55 euro, 2015, 2017 eta 2018 ekitaldiei dagokien zenbatekoa.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta jendearen esku jartzen da dagokion dokumentazioa. Epe horretan, interesdunek dokumentazioa aztertu eta beren eskubideak defenditzeko bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu jendaurreko aldian, osoko bilkuran hartutako erabaki hori behin betiko onetsitzat joko da.

Oltza zendean, 2024ko uztailaren 1ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2410510