2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Aldaketa, Energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak eta altako ura garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2024ko uztailaren 18an egin ezohiko osoko bilkuran, erabaki zuen energia elektrikoa, gasa eta hidrokarburoak eta altako ura garraiatzeko instalazioen tokiko jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa hasiera batean inposatu eta onestea.
Horren guztiaren berri ematen da, jendeak jakin dezan, eta 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edozein interesdunek espedientea kontsultatu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan.
Aditzera ematen da ezen jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko dela, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Baztanen, 2024ko uztailaren 18an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2411209