160. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRAITZ-ORKINGO KONTZEJUA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Arraitz-Orkingo Kontzejuak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, honako baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra: "Arañoz" izeneko herri-mendian dago (CMUPNko 625 zenbakia dauka); guztira larizio pinuaren 1.732,90 metro kubiko ditu. Hasierako prezioa: 33.228,60 euro (BEZa kanpo).

Baldintza-agiriak interesdunen eskura daude Arraitz-Orkingo Kontzejuaren egoitzan (Asunción kalea 12, 31797 - Arraitz).

Proposamenak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarritako moduetatik edozeinetan aurkeztuko dira, hamabosgarren egun naturaleko 14:00ak arte, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamenak irekitzea: Kontzejuko iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira, gutxienez ere 72 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Arraitz-Orkinen, 2024ko maiatzaren 5ean.–Kontzejuko burua, Imelda Macaya Zandio.

Iragarkiaren kodea: L2410955